Izen emateko epeak irekita jarraitzen du, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskolan. Datorren 2012-2013 ikasturtean zehar, sukaldari-zerbitzari langile edo ile-apainketa laguntzaile gisa jarduteko ikasketak eskainiko dituzte bertan. Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskola Atallun kokatua dago, Zanpiura kalea, 3. zenbakian. Informazio gehiago jaso nahi duenak, 943 360 465 telefono zenbakira deitu dezake, edo bestela, lhi.usurbil@gmail.com helbidera email bat bidali. Matrikulazio epea astebete barru itxiko dute.