Hezkuntza-ereduari buruzko parte hartze prozesua, uda ostean

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 9a, 00:00

Etorkizuneko Usurbilgo hezkuntza-eredua adostea, helburu nagusi hauxe izan eta herritarrei zuzendua egongo den parte hartze prozesu bat martxan jarri asmo du Udalak, udazkenetik aurrera. Aurrerago zehaztasun gehiagoren berri emango duten arren, ohar hau helarazi diote NOAUA!-ri: "Udala herriaren parte-hartze prozesu batean ari da lanean. Udaren bueltan, udazkenarekin batera Usurbilgo hezkuntza-ereduari helduko zaio. Helburu orokorra, honokoa da: 0-16 hezkuntza proiektua zehazteko usurbildarrok etorkizunerako nahi dugun hezkuntza eredu bateratua adostea; eta hori gauzatzeko bideak jorratzea".