Jaien aurretik antolakuntza lanetarako bilerak burutzen dituen moduan, Santixabelak igarota ospatu berri diren festen inguruko balorazioa egiteko ordua heldu da. Horretarako, hitzordua finkatu du Jai Batzordeak, datorren astelehenerako, uztailaren 16rako, 19:00etan Potxoenean. Helburua, "ondo egindakoak mantendu eta hobetu beharrekoak bideratzea" da. Horretarako, Jai Batzordetik bi eskaera egin zaizkie, Santixabelak antolatzeaz arduratu diren herri eragileei; batetik, jaso duten festen inguruko ebaluazio-orria bete "eta ahal izanez gero, uztailaren 12rako helaraztea". Eta bestalde, bigarren ohar bat, bilera egunari begira; "egokia litzateke, egun horretarako, ahal balitz, diru-kontuak zuritzeko agiriak ekartzea".