Usurbilgo Udaleko kontu hartzaile ohi eta egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendari Xabier Olano, Eusko Jaurlaritza berria osatzeko EH Bildu koalizioak atzo aukezturiko gobernu taldeko kideen artean dago. Datozen hauteskundeak Ezker Abertzaleak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Alternatibak osaturiko taldeak irabaziko balitu, Olano litzateke Ekonomia eta Ogasun sailburu berria. Ehbildu.net web orrian ageri da Olanoren ibilbide profesionala. Bertan gogorarazten denez, Altzon jaioa da duela 53 urte, "Enpresa zientzietan lizentziatua (ESTE) Deustuko Unibertsitatean (1.982). Ogasun eta Finantza publikoetan Espezialista". Urte asko eman ditu Usurbilgo udaletxean lanean. 1989. urtetik 1992ra udal idazkari moduan, eta kontu-hartzaile gisa, 1992tik 2011. urtera arte.
Irudia: EH Bildu.