Andatzara eta Donostiara irteerak, Gaztelekukoen hurrengo ekintzak

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 10a, 00:00

Ekaina amaieraz geroztik uda beteko ekintzetan murgilduak daude Gaztelekuko kideak. 12-16 urte arteko   gazte eta hezitzaileek egunotarako hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute. DBH 3. mailako ikasleak ostegun eta ostiralean Andatzara doaz. Irteera prestatzeko hitzordua jarri dute gaurko. Ostiralean, DBH 1.mailakoek Donostiako irlara egun pasa joateko aukera izango dute. Hona hemen, hilabetea amaitu arte Gaztelekutik bideratuko dituzten hitzordu desberdinak:

Uztailak 10, asteartea
11:00 Andatza irteera prestatu Gaztelekuan: janaria, kanpinga, guraso baimenak. Nori zuzendua: DBH 3.

Uztailak 12-13, ostegun eta ostirala
Andatzara irteera ostegunean 18:00etan. San Estebanen lo egin. Eta hurrengo egunean buelta, 14:00etan.

Uztailak 19, osteguna
10:45-19:00 Donostiarako irlara egun pasa. Nori zuzendua: DBH 1.

Uztailak 20, ostirala
11:00-19:00 Hernaniko igerilekura egun pasa. Nori zuzendua: DBH 1.

Uztailak 27, ostirala
16:00-19:00 Ur jolasak Artzabalen. Nori zuzendua: denentzat.

Uztailak 30, astelehena
17:30-19:30 Udako ekintzen argazkiak ikusi, Gaztelekua txukundu… Nori zuzendua: denentzat.