Bi haur sahararrek Usurbilen igaroko dute uda

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 10a, 00:00

Yassminie Ahmed Baba eta Marian Ahmed Salem Usurbilen dira jada. Biak haur sahararrak, Udaletik etxean hartzeko eginiko deiari erantzunez, herriko bi sendien artean igaroko dute uda. Joan den astean egin zitzaien harrera ekitaldia, Udalak Potxoenean antolatu zien ekitaldian. Opari batzuk banatuz eta askari baten bueltan, ongi etorri mezua helarazi nahi izan zieten gobernu taldeko ordezkari Jone Urdanpilletak Enara Arbizuk bi haur sahararrei. Elkartasunak duen garrantzia nabarmendu nahi izan zuten udal ordezkariek. Kasu honetan, urtean zehar kanpalekuetan bizi diren haurrek oporraldi modukoa izan dezaten, gure artera etorrita. Ongi etorria haurrei eta erakutsitako prestutasun eta eskuzabaltasunagatik eskerrak eman zizkieten, etxean haur sahararrak hartzera animatu diren bi sendiei.