Garaiko barazki eta lekale ekologikoz betetako Usurbiltzen taldekoen otarrak jasotzeko aukera zabalik dago. Bilgunetik berri eman dutenez, “4 laguneko talde edo familiarentzat adina janari goxo dago bertan”. Interesdunek izena eman dezakete, pedroalberdi@hotmail.com helbidera idatzita, 660 061 251 telefono zenbakira deituta edota bilguneak hilero lehen astelehenetan 18:30etan hasita Artzabalen burutzen duen batzar irekira joanda. Otarren prezioa 15 eurokoa da. Bi lagunentzako otar txikiagoa ere eskura daiteke, 8 euroren truke.
Usurbiltzen Taldekoek otarrak jasotzeko hitzordua berria finkatu dute bestalde. Aurrerantzean, astearte arratsaldero 19:00-19:30 artean postua jarriko dute bake epaitegiko egoitzaren atzealdean. “Otarraz gain, arrautzak, haragia, laranjak… eta beste hainbat produktu jasotzeko aukera ere izango duzu”, adierazi dute Usurbiltzen taldetik.