Mikel Laboa plaza inguruak aspaldi utzi zion autoen aparkaleku izateari, orain oinezkoen eremua dugu. Udalak, hain zuzen oinezkoentzat egokitu nahi du gune hau eta usurbil.net web orri bidez iragarri dutenez, aste honetan ekingo zaie plaza ingurua egokitzeko lanei. Construcciones ERGA, S.L. burutuko ditu, aurreikuspenen arabera, hiru hilabetez, lehen faseko lan hauek. Udaletik berri eman dutenez, "proiektu honek, inguruko oinezkoen espazioekiko lotura bermatuko du. Era berean, plazako oztopo arkitektonikoak desagertuko dira, irisgarritasuna lortuz. Beraz, Mikel Laboa Plazak oinezko izaera izango du aurrerantzean". Lehen fase honetako lanen planoa, pdf formatuan jaitsi daiteke usurbil.net web orrialdetik.