Larunbat eta igande honetarako, Energiaren Eguna antolatu du Usurbilgo Udalak. Helburua, “herritarrak energia aurrezpenaren inguruan eta energia-eraginkortasunaren inguruan jabetu eta inplikatzea da”. Haur eta helduei zuzenduriko ekimen desberdinak burutuko dira, goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00ak arte, Mikel Laboa eta Dema plazen inguruan. Bi lekuotan, “karabana mugikor ibiltari bat antolatuko da”, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez. Informazio gunera jo, ibilgailu hibrido eta elektrikoen erakusketa bisitatu edota bizikleta eta mini autoetan ibiltzeko aukera eskainiko dute. Hona hemen, Udaletik uztailaren 14 eta 15erako iragarri duten egitaraua:
11.00 Irekitzea
Karpa informatiboa
Zure produktu eraginkorra aukeratu
Ibilgailu hibrido eta elektrikoen erakusketa
Desioen hodeiaren eskultura
Bizikleta eta miniautoen zirkuitua
Taldea osatuz gero, gidatze iraunkorrerako ikastaroa. (aurrez izen emanda)
20.00 Ixtea.
Gidatze eraginkorreko ikastaroa
Bestalde, Usurbilgo Udalak Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, gidatze eraginkorreko ikastaroa antolatu du datozen asteotarako. Klase teoriko eta praktikoez osatuko da. Interesdunek izena eman dezakete jada, udaletxera deituta (943 371951) edo energiarenegunak.com web orrian sartuta. Web orri berean, asteburuko egitaraua kontsulta daiteke.