Aurtengo Xanixtebanak, abuztuaren 2tik 5era

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 11a, 00:00

Zubietako Santioak uztailaren 31n amaitu eta egun bateko etenaldiaren ostean, jai giroan jarraituko dugu abuztu hasieran ere. Hilaren 2tik 5era ospatuko baitira aurten, Urdaiagako Xanixtebanak. Lau egun, haur, gazte eta helduek, ermita inguruetara igo eta primeran pasatzeko. Oilasko Biltzaileen Egunarekin ekingo zaie datozen Xanixtebanei. Biharamunean, abuztuaren 3an, San Esteban Eguna ospatuko dute. Larunbatarekin Haurren Eguna, eta amaitzeko, herri kirol eta erromeria giroan agurtuko dira Urdaiagako festak, hilaren 5ean. 

Atxegaldekoak, abuztuaren 31tik irailaren 2ra
Oporretatik bueltan, ikasturte berria hastear izango dugun horretan, denboraldi berriari ere festa giroan emango diote ongi etorria, kasu honetan, Atxegalden. Auzoko festak, abuztuaren 31tik irailaren 2ra ospatuko dira aurten. Prestaketa lan betean murgilduak dabiltza auzoko Jai Batzordeko kideak. Festa guztion inguruko zehaztasunak, datorren uztailaren 20ko astekarian jasoko ditugu.