Santixabeletako txupinazoko protagonistak, berriz elkartu dira

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 11a, 00:00

Santixabelei hasiera ofiziala pozarren eman ostean, uztailaren 6an hitzordu berri baten bueltan bildu ziren berriz, ondoko argazkiko lagunak. Duela ia hamarkada batetik Olarrondo jatetxeak prestatzen dien egun pasa politaz gozatzeko aukera izan zuen guztiok ezagunak ditugun herritar talde honek. Eguraldia lagun, jatetxe atarian bildu ziren NOAUA!-rako argazki hau ateratzeko. Eurek eta senideek esker ona helarazi nahi diote jatetxeari. Olarrondokoek antolatzen dieten hitzordura, hutsik egin gabe bertaratzen dira urtero. Eguna nola igarotzen duten asmatzeko, euren aurpegiei begiratu besterik ez dago.