Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak astelehenerako deitu zuen hitzorduan, 60 herritarrek eman zuten odola. Haietatik bostek lehen aldiz, ekimeneko antolakuntzatik berri eman dutenez. Balorazio baikorra egin dute odol emaileen elkartekoek, "benetan pozgarria. Hauei, eta etorriagatik ematerik ezin izan zutenei ere gure esker beroenak adierazi nahi dizkiegu". Hurrengo odol emate saioa, irailaren 3an izango da.