Lanbide Eskolan matrikulatzeko azken eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 11a, 00:00

Asteazken honetan, uztailaren 11n itxiko da Lanbide Eskolan matrikulatzeko epea. 2012-2013 ikasturtean, Erdi eta Goi Mailako ziklo desberdinetan trebatzeko aukera izango dute ikasleek; administrazioa eta kudeaketan; elektrizitate-elektronikan; fabrikazio mekanikoan; ura eta energian; produkzio zerbitzu eta mantenuan. Eskabideak bulego ordutegi honetan aurkez daitezke; goizez, 9:00-14:00 artean eta arratsaldez, 16:00-18:00 artean. Informazio gehiago: 943 364 600 edo lhusurbil.com

Hasierako Lanbide Prestakuntza Programetan, matrikulazio epea ixtear
Izen emateko epea ixtear da baita, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskolan. Datorren 2012-2013 ikasturtean zehar, sukaldari-zerbitzari langile edo ile-apainketa laguntzaile gisa jarduteko ikasketak eskainiko dituzte bertan. Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskola Atallun kokatua dago, Zanpiura kalea, 3. zenbakian. Informazio gehiago jaso nahi duenak, 943 360 465 telefono zenbakira deitu dezake, edo bestela, lhi.usurbil@gmail.com helbidera email bat bidali. Matrikulazio epea ostiralean itxiko dute.