Andatzara doaz gaur, Gaztelekuko DBH 3.mailakoak

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 12a, 00:00

Aste hasieran prestaketa lan guztiak burutu ostean, ostegun honetan bi eguneko txangoan parte hartzeko aukera izango dute Gaztelekuan dabiltzan DBH 3.mailako ikasleak. Andatzara bidean jarriko dira gaur, eta bihar itzuliko dira etxera. Gaur arratsaldeko 18:00etan jarri dute irteera hitzordua. Urdaiagan lo egiteko asmoa dute. Lotu duten ekintza amaituta, bihar bazkalordurako, 14:00ak alderako bueltan izango dira. Eta biharko hain zuzen, DBH 1.mailako taldea egun pasan doa, Donostiako irlara. Hona hemen, Gaztelekutik hurrengo asteetarako lotu dituzten ekintzak:

Uztailak 12-13, ostegun eta ostirala
Andatzara irteera ostegunean 18:00etan. San Estebanen lo egin. Eta hurrengo egunean buelta, 14:00etan.

Uztailak 19, osteguna
10:45-19:00 Donostiarako irlara egun pasa. Nori zuzendua: DBH 1.

Uztailak 20, ostirala
11:00-19:00 Hernaniko igerilekura egun pasa. Nori zuzendua: DBH 1.

Uztailak 27, ostirala
16:00-19:00 Ur jolasak Artzabalen. Nori zuzendua: denentzat.

Uztailak 30, astelehena
17:30-19:30 Udako ekintzen argazkiak ikusi, Gaztelekua txukundu… Nori zuzendua: denentzat.