60 lagunek, horietatik bost emaile berriak, eman zuten odola joan den astelehenean anbulatorioan burutu zen ekitaldian. Odol emaileen beharra dutela behin eta berriz, nabarmendu izan dute Usurbilgo taldetik. Oraingoan ordea, bilguneko zuzendaritza talderako boluntarioak behar dituzte, "kide berriak nahi ditugu, eta behar ditugu. Bolondres berriak behar ditugu taldean ordezkaritza hau aurrera eraman ahal izateko. Orokorrean, taldearen lana, emanaldiak antolatzea eta harremanak bai Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin bai Udaletxearekin izatea da. Erabakiak konpromezua eskatzen du, ahal bada behintzat, ez dedila izan gaur hasi eta bihar utzi. Taldean aurrera jarraitu nahi dugu, baina indar berriaren beharrean gaude. Horregatik egiten dugu dei hau. Animatuz gero, harremanetan jarri gurekin".
Interesdunek email bat bidali dezakete odolausurbil@begira.com helbidera edo 615 760 458 telefono zenbakira deitu. Hurrengo odol emate saioa, irailaren 3an izango da, ohiko leku eta ordutegian; anbulatorioan, 18:00-20:30 artean.