Espainiako Auzitegi Nazionalak Blanca eta Maribel Bruño ahizpentzat eskaturiko urte eta erdiko kartzela zigorra eta 7.500 euroko isuna bere horretan mantentzearen alde agertu da gaur, Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltza.
Fiskaltzaren ustez, Auzitegi Nazionalak ez zuen aurreiritziekin jokatu Bruño ahizpen aurka, ezker abertzalearen jarraitzaile izategatik. Bi ahizpen defentsak azpimarratu duenez ordea, Auzitegi Nazionalak askatasun ideologikoaren eskubidea urratu zuen, Blancak Aukera Guztiak koalizioaren alde sinatu zuelako eta Maribel 1999an Euskal Herritarroken zerrendetan aurkeztu zelako. Bi ahizpen abokatuek salatu eta eitb.com web orriak jasotzen duenez gainera, "ez da frogatu gutuna egiazkoa dela eta hainbat itzulpenetan akatsak izan ziren".
Mehatxu gutunak jaso ostean, ETAri 6.000 euro ordaindu eta ETAri lagundu izana egotzi zien Auzitegi Nazionalak, Bruño ahizpei. ETAri ordaindu izana leporatuta, enpresariak zigortu dituzten lehenengo kasua izan da Bruño ahizpena.
Iturria: eitb.com