Udako Antzerki Eguna larunbatean, ingurumen gaiak protagonista dituela

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 13a, 00:00

Aurten ez da Kale Antzerki Egunik ospatu, baina Txerriki taldekoek formatu txikiagoko hitzordu bat baino gehiago antolatu dituzte datozen hileotarako. Hasteko, larunbat honetan, Udako Antzerki Eguna deitu dute. Ingurumen gaiak ardatz hartuta ospatuko da, bihar goiz eta arratsaldez antolatu dituzten ekitaldiak. Hona hemen, egitarau osoa:

9:30 "Usurbilgo Kaxkoan dugun natura" ezagutzeko irteera Sutegitik: Jakoba Errekondorekin Usurbilgo natur txoko batzuk ezagutu eta naturarenganako begirada landuko dugu. Doakoa. Iraupena: bi ordu eta laurden.

12:00 "Eguzkiaren bidaia" antzezlana Sutegin. Sarrera: 2 euro (Naturari buruzko marrazkia, idatzia... ekarrita sarrera doan).

15:30-17:30 Antzerki tailerra: Jakoba Errekondorekin egindako ibilbidean oinarritutako eszena laburrak bikoteka prestatuko dira, Galder Perezen laguntzarekin. Potxoenea eta Sutegin. Matrikula: 5 euro. Plaza mugatuak. Izen emateko txerriki@gmail.com

17:30 "Naturbira antzeztua" ekintza ibiltaria. Irteera Sutegitik: trikitixarekin girotutako kalejiran, hainbat geldialdi egin eta antzerki eszena laburrak eskainiko dira. Doakoa.

Antolatzailea: Txerriki.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.