Herri batzarra deitu dute biharko, Aginagan

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 13a, 00:00

Sortu berria den Bidean Agiñatarron Herri Elkarteak herri batzarra antolatu du, larunbat honetarako, uztailaren 14rako, 18:30etatik aurrera Aginagako ludotekan. Eliza Zaharraren konponketa lanei buruz jardungo dute hitzorduan; noiz hasiko diren, zer eta nola izango diren… Sortzen diren beste gaiak ere ahotan hartu asmo dituzte.