Pikaola ixtear, astelehenean irekiko baita Atalluko Garbigune berria

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 13a, 00:00

Besteak beste, tamaina handiko hondakinen bilgune izan da Pikaola azken urteotan, baina bereak egin duela esan liteke. Egunotan zabalik izango da oraindik Kalezarko eremu hau, baina datorren astetik aurrera ez. Astelehenean irekiko baitute, Pikaola ordezkatuko duen gune berria. Atallu industrialdean kokatuko da, Ingemar enpresa ondoan, Santueneko zubi paretik gertu. Udalak instalakuntzak prest ditu jada, uztailaren 16tik aurrera gune berria erabilgarri izateko. Ondokoa da, Garbigune berriko irudia.