Irrien Lagunak-en antzezlan berriena, bihar Sutegin

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 13a, 00:00

Gaur gure artean izan dugu Porrotx, baina bihar bueltan izango da berriz. Larunbat eguerdiko 12:00etan, Sutegiko auditorioan izango da, Irrien Lagunak-eko hainbat pertsonaiekin, eta euren lan berrienarekin, "Eguzkiaren bidaia" izeneko antzezlanarekin. Gipuzkoa mailako estreinaldia izango da, larunbat honetako Udako Antzerki Egunaren baitan, Irrien Lagunek eskainiko dutena. Emanaldirako sarrera 2 eurotan eskuratu ahal izango da. Baina adi, naturari loturiko marrazkiren bat eginda Sutegira eramaten duenak, sarrera doan izango du. Antolakuntzak, Sutegin bertan marrazteko materiala ere jartzeko asmoa du, marrazkiren bat momentuan egin nahi duenarentzat. 

Antzezlanaren aurretik, Kaxko inguruan ditugun natur elementuak ezagutzeko aukera egongo da, bihar goizeko 9:30etatik aurrera, Jakoba Errekondoren eskutik. Ibilbide bat osatuko da herri gunean. Herritar orori zuzendua dago ekitaldi hau.

Tailerrerako izen ematea aurretik
Beste hitzorduen artean, antzerki tailer bat ere programatu du Txerriki antzerki taldeak Udako Antzerki Egunerako. Galder Perez aktoreak zuzenduko du, eta hilaren 14an goizean, Jakoba Errekondoren eskutik Kaxko inguruetan ezagututako natur txokoetan oinarrituriko eszena laburrak prestatzeko aukera egongo da bikoteka. Izen ematea irekita dago. Interesdunek, email bat bidal dezakete txerriki@gmail.com helbidera. Hainbat eszena ikusteko aukera egongo da gero, arratsaldeko 17:30etan Sutegitik abiatuko den "Naturbira antzeztua" izeneko kalejiraren baitan. Trikitilariek girotuta, ibilbide bat osatuko da herrian, hainbat geldialdirekin. Geldialdi bakoitzean, eszena labur bat eskainiko dute antzerki tailerrekoek.