Informazioa eta ekintza desberdinak bideratu ditu Usurbilgo Udalak, astebururako antolatu duen Energiaren Egunean. Energia aurreztu eta bere eraginkortasunaz herritarrak jabetu eta gai honetan inplikatzea zen helburua. Frontoian eta Dema plazan, gai honi buruzko informazioa eskaintzen zuen karpa bat jarri zuten, hainbat ibilgailu elektriko eta hibrido ere erakusgai izan ziren Dema plazan. Haurrak ere ardatz izan zituen ekimen honek; besteak beste, auto txikietan ibiltzeko aukera izan zuten.
Gidatze eraginkorreko ikastaroa
Bestalde, Usurbilgo Udalak Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, gidatze eraginkorreko ikastaroa antolatu du datozen asteotarako. Klase teoriko eta praktikoez osatuko da. Interesdunek izena eman dezakete jada, udaletxera deituta (943 371951) edo energiarenegunak.com web orrian sartuta.