Astebete, Zubietako Herri Jaiak ospatzen hasteko

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 17a, 00:00

Aurtengoan lan egunez egokitu den uztailaren 25ean ekingo diete Zubietan, Herri Jaiei. Astebete baino ez da geratzen, Santioetan murgiltzeko. Hurrengo asteazkenean, 11:30etan txupinazo, hamaiketako eta soka-dantzarekin ofizialki Zubieta jaietan izango da. Pilota partidek eta bertso saioak borobilduko dute hilaren 25a. Uztailaren 31ra arte, zazpi egunetan zehar, izango da egunerokotasuna alboratu eta alaitasun giroan sartzeko aukera. Oilasko Biltzaileen Eguna hilaren 26an, haurrena uztailaren 27an, Triki-Rock jaia 28an... Hitzordu guztion zehaztasunak, baita abuztuaren 2tik 5era ospatuko diren Urdaiagako Xanixtebanen berri, datorren uda aurreko azken NOAUA!-n. Jaiotako egitarauak web orri honetako Agenda atalean kontsulta daitezke jada.

Irudia: Zubieta Lantzen.