Baratze ikastaroa antolatu du Usurbiltzen Elkarteak irailerako. Hiru saio hain zuzen, irailaren 9, 16 eta 23rako. Goizez izango dira, 10:00-13:00 artean. Interesdunek, izen emateko irailaren 2ra arteko epea dute. Apuntatzeko deitu 658 724 645 telefono zenbakira.
Otarrak
Usurbiltzen elkartekoen otarrak eskuratzeko aukerak zabalik jarraitzen du bestalde. Lau lagunentzakoa dena 15 eurotan eskura daiteke, bi lagunentzakoa 8 euroren truke. Interesdunek usurbiltzen@gmail.com helbidera idatzi dezakete. Edo taldekoen bileratara agertu besterik ez dago. Hilabete bakoitzeko bigarren astelehenetan biltzen dira Usurbiltzenekoak, 18:30etatik aurrera Artzabalen. Otarrak jasotzeko berriz, adi jarri duten hitzorduari: asteartero, 19:00-19:30 artean, Bake Epaitegi atzealdean eskuratu ahal izango dira eta.