Granollerseko eskubaloi txapelketa, iruditan

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 17a, 00:00

Usurbil Kirol Elkarteko lau eskubaloi taldeek parte hartu zuten joan den ekainaren 27an, Granollersen ospatu zen mundu mailako txapelketan. "Mundu mailan eskubaloiko txapelketa handienetako bat da, Kanadatik Australiara eta Errusiatik Txilera, Afrika, Asia eta Europako beste taldeak ahaztu gabe... Munduko ia nazio guztietatik taldeak joaten dira", adierazi zuten Usurbil Kirol Elkartetik. Txapelketa hartan ateratako hainbat irudi zerbitzari batera igo ditu orain, Usurbil Kirol Elkarteak. Hauxe da helbidea: http://uploaded.to/file/wh6funes . Hortik jaitsi daitezke, Granollerseko txapelketako hainbat argazki. Bide batez, bidaia antolatzen ibili ziren guztiak eskertu nahi ditu Usurbil Kirol Elkarteak.