NOAUA!ko bazkidetza kobraketak, egunotan

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 18a, 00:00

Uztailaren 13ko NOAUA!-n eta eskutitz bidez iragarri bezala, 2012ko bazkidetza kuotak kobratzen hasi gara aste hasiera honetatik. Iaz bezala, aurtengo kuota 36 eurokoa izango da. Kobraketa kutxa bidez egitea baimendu duzuenon kasuan, bide hori erabiliko da aurten ere. Ordainketa eskuz egin ohi duzuenok, gure egoitzara ekarri edo NOAUA!-ko kontu korronte honetan sartu behar duzue: Gipuzkoa Donostia Kutxa: 2101 0069 15 0010543064.

Bestalde, azken urte honetan datu pertsonaletan aldaketaren bat izan dutenek, ahalik eta lasterren jakinaraztea eskertuko genuke. Edozein zalantza edo argibideetarako, NOAUA!-ko egoitza zabalik izango da ostiralera arte. Deitu bestela, 943 360 321 telefono zenbakira.

499. NOAUA! ikusgai
Udako oporraldi aurreko azken astekaria ikusgai duzue web orrialde honetan bertan, pdf formatuan. Besteak beste, uztaila eta abuztuan zehar ospatuko diren Zubietako Santio, Urdaiagako Xanixteban eta Atxegaldeko jaiei buruzko zehaztasunak dakartza 499. zenbakiak. Hurrengo astekaria, irailaren 7an argitaratuko dugu. 500. zenbakia hain zuzen.