Musika Hamabostaldiko organo kontzertu bat, Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2012ko uztailaren 18a

Aurreko urteen ildotik, uda honetan ospatuko den Donostiako Musika Hamabostaldiko hitzorduetako bat Usurbilen antolatu dute, Usurbilgo Udalaren laguntzaz. Abuztuaren 5ean hain zuzen. Organo kontzertu bat izango da. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Daniel Zaretsky organista errusiarrak emanaldia eskainiko du Salbatore Elizan. Sarrera doakoa izango da.

Musika Hamabostaldiko web orritik iragartzen ari direnez, "Hamabostaldian aurrenekoz, Errusiako organo-jotzaile garrantzitsu batek bere herrialdeko musika gerturatuko digu eta baita Frantzia nahiz beste estatu batzuetako egileena ere. Widor, Vierne, Mushel, Kushnarev, Gigout eta abarren lanak".