Larunbat goizean Usurbil aldean dabilenak auto mini batekin topo egiten badu, ez dadila harritu. Euskadiko Mini Klasikoen I. Kontzentrazioa antolatu baitute uztailaren 21 honetarako. Hitzordua, goizeko 10:15etan finkatu dute Saizar sagardotegian. Bertatik abiatu, hamaiketakoa dastatu eta Oriorainoko ibilbidea osatuko dute. Orioko Bisigu Festan murgildu eta marmitako ederra dastatu ahal izango dute, ekimen honetan parte hartzen dutenek.
Iturria: DV.