Jexux Artze omenduko dute gaur Itsasun

Noaua Aldizkaria 2012ko uztailaren 19a

Ostegun honetatik hasi eta igandera arte Errobiko Festibala ospatuko da Itsasun. Kontzertuak, ikuskizunak, erakusketak, ikastaroak... denetarik izango da bertan. Festibalaren baitan, Jexux Artze usurbildarra omenduko dute gaur gaueko 21:30etatik aurrera, Atharri salan. Egitarauak jasotzen duenez, "Ttiki ta Handia bikotearekin". Egitaraua hain zuzen, pdf formatuan jaitsi daiteke ondoko irudian klikatuta. Jaialdi honen inguruko informazio gehiago, errobikofestibala.fr web orrialdean.