Pixkanaka, azken txanpara heltzen ari da Gaztelekutik antolatua duten udako ekintzen egitaraua. DBH 1.mailako ikasleek irteera bana burutuko dute gaur eta bihar; ostegun honetan, Donostiako irlara, bihar Hernaniko igerilekuetara.
Ur jolasak antolatu dituzte 12-16 urte arteko gazteentzat bestalde, datorren asterako. Uztailaren 30ean Gaztelekuan bildu, gunea txukundu eta oporretara joango dira. Hona hemen, Gaztelekutik uda honetarako lotuak dituzten azken ekintzak:
Uztailak 19, osteguna
10:45-19:00 Donostiarako irlara egun pasa. Nori zuzendua: DBH 1.
Uztailak 20, ostirala
11:00-19:00 Hernaniko igerilekura egun pasa. Nori zuzendua: DBH 1.
Uztailak 27, ostirala
16:00-19:00 Ur jolasak Artzabalen. Nori zuzendua: denentzat.
Uztailak 30, astelehena
17:30-19:30 Udako ekintzen argazkiak ikusi, Gaztelekua txukundu… Nori zuzendua: denentzat.