Santio egunez hasiko dira aurten Zubietako Herri Jaiak. Eta San Inazio egunera arte luzatuko dira. Tartean, zazpi egun, adin eta kolore desberdinetako ekitaldietan murgiltzeko. Haurren eta Oilasko Biltzaileen Egunak, jubilatuena, gaupasarena... Hona hemen, Zubietako Jai Batzordekoek aurtengorako prestatu duten egitarau zabala:
Uztailak 25, asteazkena: Santio Eguna
09:00 Esnadeia Donostiako txistulari bandaren eskutik. Altzaaaaaaaa oyetik! Eun earra dao ta!
11:00 Meza nagusia.
11:30 Txupinazoa eta hamaiketakoa.
Ondoren, Soka-dantza. Hasi denak dantzan!
17:30 Pelota partiduak: Onenak irabaz dezala!
- 4 ½-ko partidua: Urmeneta / Jauregi.
- Afizionatuak.
Ondoren, buruhandiak.
20:00 Bertsolariak: Asier Azpiroz, Jokin Uranga, Iñigo Izagirre, Mantxi.
Uztailak 26, osteguna: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Uxue eta Lierni trikitilarien eskutik.
14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta azken dantza. Goiz guztin musika earra ta konpaniya hobia!
Uztailak 27, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Jokoen hasiera. Ondo estiratu korrika saiorako!
14:00 Bazkaria. (Bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa).
16:00 Jolasen jarraipena. Segi nekatu arte!
18:30 Txokolatada. Bizkotxo lehorra busti txokolatetan eztarritik ondo pasatzeko.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Herri afaria. Denok txartelak eosita eongo altzeate!
00:00 ERROMERIA: Dantza egiteko aukera aparta! ITZARTU eta INGO ALDEU?
Uztailak 28, larunbata:
12:00 Herri kirolak ZUBIETA VS ZABALETA (lokotxa biltzea, trontza, korrika, arto aletzea, txinga, sagar biltzea eta zaku karrera). Atzoko parranda pasatzeko gai izango al gea?
17:00 Bizikleta lasterketa. Eutsi goiai neska mutilak!
Ondoren, pottokan ibiltzeko aukera eta sardin eta piper jana. A ze festa girua plazan!
23:00 TRIKI-ROCK JAIA: THE GARAX, DESEGIN eta LAIOTZ.
Uztailak 29, igandea: Jubilatuen Eguna
09:30 Meza.
11:00 Gaztetxoen antzerkia. Aktore gaztetxoenak Zubietatik Hollywoodera bidean!.
12:00 Kantujira Usurbilgo kuadrilarekin. Eztarrik prepatu kantatzeko!
14:00 Jubilatuen bazkaria.
16:00 Dantzaldi musikala. Guraso eta haur, animatu parte hartzera!
18:00 Gorritiren Showa.
Ondoren, buruhandiak.
22:30 Herri antzerkia. Ea zerrekin harritzen gaituzten aurtengoan!
Uztailak 30, astelehena: Gaupasa Eguna
00:00 KONTZERTUAK: OIHAN VEGA eta GOZATEGI taldearekin goizalderarte dantzatzeko aukera.
Uztailak 31, asteartea: San Inazio Eguna
09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
09:30 Meza.
11:00 Errebote partidua. Onenak irabaz dezala!
14:00 Zikiro jana.
18:00 Aizkolariak: Aratz Mugerza eta Irazu. Harri jasotzailea: Landarbide.
Ondoren, TRIKIHOTS taldearekin erromeria plazan.
00:00 Jaien amaiera, traka, suzirik eta suzko zezenarekin!
Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.
Oharra: Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako jai batzordeak ez du erantzukizunik.