Kalean da uda aurreko azken NOAUA!, uztailaren 20koa, beste gaien artean, datozen Zubietako Santio, Urdaiagako Xanixteban eta Atxegaldeko festen egitarauak jasotzen dituena (pdf formatuan ikusgai, web orri honetan bertan). Orain hilabete eta erdiz ez duzue astekari gehiago jasoko, oporretara baikoaz. NOAUA!ko egoitza ere itxita izango da hurrengo asteetan.
Abuztuaren 27tik aurrera bueltan izango gara berriz, astelehen horretatik aurrera berriz zabalik izango da egoitza. Tarte honetan, edozein albiste, ohar edo zorion agur bidali nahi baduzue, hor duzue erredakzioa@noaua.com helbidea. Irailaren 7an kaleratuko dugu hurrengo astekaria, 500. zenbakiduna.