Urdaiagako Xanixtebanak, abuztuaren 2tik 5era

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 20a, 00:00

Oilasko biltzera irtenda hasiko dira, inoizko txupinazo goiztiarrenarekin, datozen Urdaiagako Xanixtebanak; abuztuaren 2an, goizaldeko 5:45etan. Hortik aurrera, lau eguneko jai egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Hona hemen zehaztasun gehiagorekin, hitzordu guztiak:

Abuztuak 2, osteguna: Oilasko Biltzaileen Eguna
05:45 Txupinazoa!!
06:00 Oilasko biltzaileen irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria Aialde-Berri sagardotegian.
Gauean Akerra gaztetxean kontzertuak.

Abuztuak 3, ostirala: San Esteban Eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren Zahagi Banaketa (Espumosos Txapeldunen eskutik) eta Usurbilgo Dantza Taldearen emanaldia.
14:00 Jubilatuen bazkaria Saltxipi jatetxean (Berriola Fagor eta Ingemarren eskutik).
17:30 Auzotarren arteko jokoak.
Ondoren, buruhandiak.
23:00 Materia Grisekin reggae gaua.
Ondoren, Laket taldearekin erromeria.

Abuztuak 4, larunbata: Umeen Eguna
11:00 Marrazki lehiaketa.
Ondoren, haurren jolasak eta buruhandiak.
15:30  Mus txapelketarako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
18:00 Umeentzako xexenak eta pottokak.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
21:00 Herri afaria (norberak ekarria, kafea, postrea eta kopa jai batzordearen eskutik).
Ondoren bertsolariak; Amaia Agirre, Jon Maia eta Iker Zubeldia. Gai jartzailea; Txatxari.
Gauean, Laiotz taldearekin erromeria.

Abuztuak 5, igandea
10:30 Meza.
Ondoren hamaiketakoa eta toka txapelketa.
18:00 Herri kirolak. Emakumezkoak eta gizonezkoak.
Ondoren hirugihar banaketa eta Elustondo anai-arreben erromeriarekin festei amaiera emango zaie.