Iosu Uribetxebarria presoari elkartasuna adierazi zaio asteburuan

Noaua Aldizkaria 2012ko abu. 27a, 00:00

Iosu Uribetxebarria aske uzteko eskaerak Euskal Herri osora hedatu dira azken egunotan, tartean baita Usurbilera ere. Gaixorik dagoen Arrasateko euskal preso politikoaren aldeko hainbat ekimen burutu dira azken egunotan, Usurbilgo Ezker Abertzaleak web orri bidez berri eman duenez, "Iosu Uribetxebarria eta gainontzeko hamahiru euskal preso gaixoak etxean behar dutelako". Larunbat goizeko 11:00etatik atzo arratsaldeko 19:00ak arte, baraualdia burutu zen frontoian. Tartean, hainbat ekimen burutu zituzten, besteak beste, asanblada, giza-kate, elkarretaratze edota manifestaldia. 

Asteburuak eman duena iruditan jaso dute, usurbileginez.com web orrialdean. Argazkietako bat, ondokoa.