Presoen eskubideen aldeko pankarta jartzeagatik, Udala auzitara

Noaua Aldizkaria 2012ko abu. 28a, 00:00

Uztailaren 27an burutu zen osoko ohiko bilkuran berri eman zenez, “Administración General del Estado-Delegación Gobierno Vasco-k Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko epaitegian auzi-errekurtsoa tartekatu du” Usurbilgo Udalaren aurka, udaletxeko fatxadan “Euskal Presoak Euskal Herrira” goiburua zeraman pankarta jarri izanagatik. Udalak auzi horretan parte hartzea erabaki du, “Udal honen interesak defendatuz eta dokumentazioa epaitegira bidaltzea”. Honez gain, auzi honetarako Udala ordezkatuko duten abokatu eta prokuradoreak izendatuak dituzte.