Usurbilgo Udaleko langileen lan-baldintzak arautzen duten akordioa onartu zuen udalbatzak, uztailaren 27ko osoko ohiko bilkuran. Gobernu taldeak akordio berriaren alde bozkatu zuen, Hamaikabat eta EAJ-PNV abstenitu ziren. Akordioa astebete lehenago, hilaren 19an sinatu zuten, “Usurbilgo Udal gobernuaren ordezkariek zein langileen ordezkariek eta atal sindikalek”. 2015eko abenduaren 31ra arte “aplikagarri izango zaizkien baldintzak” arautzen ditu lan hitzarmen berriak.
Irudia: artxibokoa.