Judo Klubekoak Portugalera joan dira, denboraldi berriari ekiteko

Noaua Aldizkaria 2012ko abu. 29a, 00:00

Usurbil Judo Klubeko 17 kide Coimbran (Portugal) dira joan den igandeaz geroztik. Klubeko web orritik berri eman dutenez, urtero moduan bertan hasten dute kirol urte berria. Ostiralean, abuztuaren 31n itzuliko dira. Judoko klaseak berriz, datorren astelehenean, irailaren 3an hasiko dituzte Oiardo Kiroldegian. Entrenamendu saioetarako ordutegiok finkatu dituzte: 
-Helduak: astelehen, asteazken eta ostiraletan. 19:45-21:30 artean.
-Tartekoak: astelehen eta asteazkenetan. 18:00-19:00 artean.
-Haurrak: astearte eta ostegunetan. 17:00-18:00 artean.

Oiana Blanco Olinpiar Jokoetan
Uztailaren 28an jokatu zuen Londoneko Olinpiar Jokoetako judo txapelketa Oiana Blancok. Usurbil Judo Klubeko kideak ezin izan zion irabazi munduko lehena den Tomoko Fukumi japoniarraren aurrean. Mundu mailako txapelketa preziatuenean parte hartu izana ordea ez da txantxetako kontua. Etxera bueltan argi geratu zen. Orion harrera hunkigarria antolatu zioten Blancori.