Ikasturte berria irailaren 7an abiatuko da Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2012ko abu. 30a, 00:00

Udako oporraldia amaitzear dute askok, tartean, ikasle eta irakasleek. 2012-2013 ikasturte berria datorren astean abiatuko du Udarregi Ikastolak. Aste hasieran lanera itzuliko dira irakasleak. Hurrengo ostiralean berriz, DBH zikloko ikasleen txanda izango da. Irailaren 7an goizeko 10:00etan hasiko dute ikasturte berria, aurkezpen saioarekin udarregi.com web orriak iragartzen duenez. Asteburua igarota, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoak itzuliko dira Udarregira. Irailaren 10ean izango da, goizeko 9:00etan.