Txokoak antolatu ditu Antxomolantxak, datorren asterako

Noaua Aldizkaria 2012ko abu. 30a, 00:00

Aginagako Antxomolantxa Elkarteak txokoak antolatu ditu haurrentzat, datorren asterako, iraileko lehen asterako; hilaren 3tik 7ra. Ludotekan burutuko dira txoko hauek, goizero, 10:00-13:30 artean. Izen emateko interesa dutenek, 610 875 287 telefono zenbakira deitu dezakete. Txokoak azkenekoz ekaina amaieran antolatu zituen Antxomolantxak, eta primeran pasa ahal izan zuten haurrek.