Hiri baratzen inguruko ikastaroa antolatu du Usurbiltzen Elkarteak

Noaua Aldizkaria 2012ko abuztuaren 30a

Balkoi eta terrazetan baratzak lantzeko ikastaroa antolatu du Usurbiltzen Elkarteak. Guztira hiru saio lotu dituzte, irailaren 15,29 eta urriaren 6rako. Klaseak Santuenean burutuko dira, aipatu hiru larunbat horietan eta goizez; 10:00-13:00 artean. Interesdunek, izen emateko email bat bidali behar dute, baratzeikastaroa@gmail.com helbidera.