Mauritania Eguna Kalezarren, irailaren 8an

Noaua Aldizkaria 2012ko abuztuaren 31

Mauritaniako kultura, janari ohiturak, musika… ezagutzeko aukera izango dugu irailaren 8an, udalerrian bertan. Walata elkarte soziokulturalak  Mauritania eguna antolatu du bertan. Goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte, “Mauritaniako Jaima baten azpian, bisitariek arkumearekin egindako Coscous-a eta arrainarekin egindako arroza dastatzeko aukera izango dute, guztia Mauritaniako tea eta edariarekin lagunduta. Mauritaniako musika entzuteko aukera ere izango da”.