Aire-kalitateari buruzko txostena ikusgai, Udalaren web orrialdean

Noaua Aldizkaria 2012ko abu. 31a, 00:00

Usurbilgo aire-kalitatearen inguruko txostena zintzilikatu du Usurbilgo Udalak web orrialdean. Argitara eman duen albistean aipatzen denez, "2008az geroztik, Buruntzaldeko Udalek eta EHUk eskualdeko airearen kalitatea aztertu dute. Duela gutxi, urtez urte egin diren neurketen txostena kaleratu da. Oro har, Usurbilgo aire-kalitatea ona da. Zenbait parametro neurtu dira eta elementu kutsakorrek gora egin badute ere, arruntak jo daitezkeen neurrien barruan kokatzen dira".