Espainiar Gobernuak onarturiko BEZ igoera, bihartik indarrean

Noaua Aldizkaria 2012ko abu. 31a, 00:00

Egun bat baino ez da geratzen, abuztua amaitu eta prezio igoerekin hasiko dugun irailari ekiteko. Espainiako Gobernuak onarturiko BEZ igoera bihartik aurrera indarrean izango da. Besteak beste, Mariano Rajoyren gobernuak harturiko erabakiak honako aldaketak ekarriko ditu, hedabideetan aurreratzen ari direnez:

%4an mantenduko dira: Oinarrizko elikagaiak (esnea, ogia, arrautzak, fruta, barazkiak, sendagaiak) edota ikasleen testu liburuak.

%8tik %10era igoko dira:
 betaurreko eta lentillak, elikagai gehienak, farmazietako produktuak, bidaiak, hotelak, garraioa...

%8tik %21era igoko dira: ile apaindegietako zerbitzuak, haurrentzako pardelak, etxea garbitzeko gaiak, loreak, hileta zerbitzuak... 

%18tik %21era igoko dira: ura, gasa, telefonoa, arropa, oinetakoak, autoak, autoko depositoa betetzea, tabakoa, alkohola...