Abuztuko azken eguna, ostirala, euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea burutuko da gaur arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Abuztuaren 31 honetakoa, ez da deitua dagoen mobilizazio bakarra izango. Gaixo dauden euskal preso politikoak aske uztea eskatzeko, egunotan Iosu Uribetxebarria dagoen Donostia Hospitaletik bere jaioterrira, Arrasatera burutzekoa zen martxa Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu ostean, biharko manifestaldi isila deitu dute Donostian. 17:30etan abiatuko da Antiguako tuneletik. Azken orduotan ezagutzera eman denez, Espainiako Auzitegi Nazionalak Iosu Uribetxebarria baldintzapean aske uztea erabaki du.