Jaiek utzitakoa bildu eta txukuntzeko eguna da gaur Atxegalden, 48 ordutik gorako festak amaitu dira eta auzoan. Giro ederrean joan dira aurtengoak ere. Oraingoan, Usurbil FT-ko nesken taldea arduratu da jaiei hasiera emateaz. Plazan irakurri zuten testuan, besteak beste, hastear duten denboraldi berri honetan herriko neskak futbolean aritzera animatzen zituzten. Larunbatean, haurrei zuzenduriko ekimenak nagusitu ziren egunez. Gauean, gustura asko aritu ziren karpa azpian kantuan, Josune Aranbururekin. Aurrez eginiko gonbitari erantzun zioenik izan zen; "hippyz" mozorrotuta agertu zenik egon zen bai.
Atzo bestalde, ez zuten hutsik egin ohiko txapelketek; tartean, patata tortillarenak. Eta harrera ezin hobea izan zuen ekitaldi berri bat programatu zuen Jai Batzordeak; haurrei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa. Haur eta heldu, ekitaldiak karpa inguruak bete zituen. Ohi denez, aurtengo jaiak traka burrunbatsuak agurtu ditu. Datorren urtera arte.
Auzoz auzoko jaietako errondarekin segita, datozen festak Santuenean ospatuko dira. Aurtengoan, ohi baino astebete beranduago, irailaren 21etik 23ra.