500. NOAUA!, ostiral honetan

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 3a, 00:00

Ostiral honetan, irailaren 7an argitaratuko dugu uda osteko lehen NOAUA!, 500. zenbakia izango dena gainera. Ohi bezala, bihar, asteartea, eramango dugu inprentara. Honenbestez, kaleratu nahi dituzuen ohar edo zorion agurrik baldin baduzue, gogoan izan; bihar baino lehen ekarri egoitzara, edota bidali bestela erredakzioa@noaua.com helbidera. Lau egun baino ez, 500. NOAUA! zuen esku izateko. Zertxobait lehenago, orain arte bezala, web orrialde honetan zintzilikatuko dugu pdf formatuan ikus dezazuen.