Bus taxi zerbitzua martxan berriz, Lurraldebuseko neguko ordutegia indarrean

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 3a, 00:00

Udako oporraldia amaitu eta iraila heltzearekin batera, ohiko ordutegira itzuli dira hainbat garraio zerbitzu. Usurbilen kasuan, astelehen honetatik bus-taxia bidean da berriz. Behemendik eta Usurbilgo Udalak elkarlanean 2008an martxan jarritako zerbitzua, oporrengatik etenda egon da abuztuan eta uztailean udako ordutegian funtzionatu zuen. Iraila helduta, ohiko ordutegian ibiliko da bus-taxia. Astelehenetik ostiralera, egunero bost itzuli egingo ditu orduotan: 7:30-8:30, 10:30-11:30, 13:00-14:00, 15:30-16:30, 19:00-20:00. Geltokiak ohikoak izango dira. Informazio gehiagorako: 630 643 596.

Lurraldebuseko neguko bus ordutegia indarrean
Bestalde, Usurbildik Zumaia edo Donostia aldera autobusa hartzen dutenei begirako oharra; gaurtik aurrera indarrean dago Euskotreneko neguko bus ordutegia. Informazio gehiago: 902 543 210 edo euskotren.es. Urtero moduan, hilabete honetan NOAUA!-k herriko garraio zerbitzuen inguruko poltsikoan eramateko ordutegiak kaleratuko ditu.