Matrikulazio epea ireki dute euskaltegian

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 3a, 00:00

Etumeta-AEK euskaltegian abian dituzte, 2012-2013 ikasturterako prestaketa lanak. Matrikulazio epea irekita dago gaurtik. Izen emateko ordutegi honetan gertura daiteke Kale Nagusia, 45 behean kokatua dagoen euskaltegira: astelehenetik ostiralera, 11:00-12:00 artean, edo 18:00-20:00 artean. Deitu bestela, 607 609 379 telefono zenbakira. Edo idatzi email bat, usurbil@aek.org helbidera. Informazio gehiago: aek.org edo muntteri.blogspot.com.es.