Sare sozialen bidez, Usurbilgo Gaztetxeak aste honetarako antolatu dituen ekimenen berri eman dute. Hasteko, asanblada deitu dute gaur 18:00etarako. Gaueko 22:00etan "umore terapia". Egunotako hitzorduoi begira, zenbait oharren berri eman dute: "Umore terapiarako ekarri arropa erosoa eta galtzerdi potoloak! eta mus txapelketako partaideak mesedez azaldu 16ak baino lehentxeago!". Hona hemen iragartzen ari diren egitaraua:
Irailak 3, astelehena
18:00 Asanblada.
22:00 Umore terapia (arropa erosoa eta galtzerdi potoloak eraman).
Irailak 4, asteartea
18:30 Pintxo lehiaketa (osagaiak norberak, ogia Gaztetxearen esku).
Irailak 5, asteazkena
22:00 "Morrontza modernoa" dokumentalaren proiekzioa.
Irailak 6, osteguna
16:00 Mus txapelketa.
Irailak 7, ostirala
Iluntzean, kontzertuak.