Atzo ospatu zen Kontxako Banderako lehen saioa. Gizonezkoen kasuan Iñaki Errasti talde kide aginagarra duen Kaiku nagusitu da, eta atzetik gertu Bermeo. Bizkaitarren arteko lehia bizia izango da beraz, datorren igandean, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldian. Emakumezkoen kasuan, beste herritar bat, Argizka Balentziaga talde kide duen Getaria Tolosa bigarren postuan sailkatu zen atzo. Sei egun barru erabakiko da guztia. Hona hemen, Kontxako Banderako lehen jardunaldiko sailkapenak:
Gizonezkoak
1.KAIKU AMBILAMP 19:18,98
2. BERMEO-URDAIBAI UMPRO-AVIA-ENAGAS +03,92
3. TIRAN - PEREIRA +0:17,40
4. HONDARRIBIA ORSA +17,58
5. SAN JUAN - IBERDROLA +0:27,06
6. CLUB DE REMO CHAPELA +30,66
7. ASTILLERO +31,22
8. DONOSTIARRA +1:14,86
Emakumezkoak
1. RIAS BAIXAS 10:35,64
2. GETARIA TOLOSA 10:45,12
3. ZUMAIA 10:49,96
4. SAN JUAN 10:55,82