Udako oporraldi oste honetarako Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak eginiko deialdiari erantzunez, 52 herritarrek eman zuten odola, atzo arratsaldean anbulatorioan. Antolakuntzatik zehaztu dutenez, haietatik "berriak bi izan ditugu". Ohi bezala, "denei gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu". Hurrengo odol emate hitzordua, aldaketarik ez bada, azaroaren 5ean, ohiko ordu eta lekuan; 18:00-20:30 artean anbulatorioan.